ePrivacy and GPDR Cookie Consent by TermsFeed Generator
Hasiera
>
Arrakasta handiz amaitu da makineria industrialean matxurak prebenitzeko CREMA proiektu europarra.

Arrakasta handiz amaitu da makineria industrialean matxurak prebenitzeko CREMA proiektu europarra.

Goizpen Industrial CREMA proiektuaren (Cloud-based Rapid Elastic Manufacturing) enpresa bat da eta denbora errealeko kontrol-sistemak eskaintzen ditu, makinen osagai kritikoetan gerta daitezkeen matxurei aurrea hartzeko eta ekintza zuzentzaileak eta prebentziozkoak hartzeko.

CREMAnufacture dugu proiektu horren irtenbide berria, bezeroei plataforma integratu bat eskainiko diena, honako hauetarako:

  • Ekoizpen-akatsak identifikatu, aurreikusi eta murriztu
  • Makinen transmisio-osagaien egoera kontrolatu eta denbora errealean monitorizat
  • Konponketek eragindako geldialdiak ezabatu eta eraginkortasunik eza murriztu

Mantentze prediktiborako estrategiaz eta lineako alarmak sortzeko zerbitzuaz gain, CREMA proiektuak merkatu digital bat eskainiko du, bezeroek hornitzaileen erantzun azkarra aurki dezaten edozein baliabide behar dutenean; hala nola: LTZko ekipoaren esku-hartzeak, ordezko piezak, muntaketak...

CREMAren merkatu digitalean baliabideak adierazi ditzaketen hornitzaileen zerrendan Goizper dago, Horizon H2020 EUROPEAN proiektuaren baitan.

Potentzia-transmisioko osagaiak (balaztak, enbrageak, biraketa-sistemak, espekak, etab.) funtsezko piezak dira ekoizpen-sektore desberdinetan erabilitako tamaina handiko makinerian eta ekoizpen-ekipoetan. Osagai horiek errendimendu osoz eta denbora luzez funtzionatzea funtsezkoa da ekoizpen-prozesuak eraginkorrak izan daitezen. Beraz, ezinbestekoa da prebentziozko kontrol-sistemak izatea, akatsak eta arazo teknikoak saihesteko.

Teknologia berriei esker, etengabe monitorizatu ahal izango da makinen funtzionamendua eta modu horretan, makinaren osagai jakin bat ordezteko unerik egokiena zein den jakiten lagunduko zaie enpresei.

Helburua da makinen osagaiei ahalik eta etekinik handiena ateratzea eta, aldi berean, matxurak prebenitzea.

Tresna berri hauekin, hainbat datu lortu ahal izango da denbora errealean ekoizpen-instalazioetako makinetatik, baita datu horiek biltegiratu eta monitorizatu ere, eta kontrol-adierazleen bilakaeraren etengabeko analisiak egin ahal izango dira.

Arazo bat hautematen bada (adibidez, prozesu baten kalitate-estandarretan edo makina baten osagai kritiko baten ezohiko funtzionamenduan), alarma bat bidaliko da, konponketan parte hartzen duten alde guztien arteko lankidetza-prozesu bat martxan jartzeko: makina erabiltzen duen enpresa, osagaien hornitzailea eta laguntza teknikoko zerbitzua.

Helburua da esku-hartzeen denbora eta kostuak nabarmen murriztea, ekoizpen-baliabideen ahalmen erabilgarria handituz.

Informazio gehiago: http://www.cremanufacture.com/news/goizper-crema/

GUIBE S. A. © 2024
Baldintza orokorrak eta pribatasun politika
Cookien politika
Barne informazio sistema